→Etxebarri

Haurreskola zerbitzuak bi gela gehiago izango ditu Etxebarrin

etxebarri haurreskola 2014

Udalerriko jaiotza-tasak azken bi urteetan beherakada txikiak jasan dituen arren, Etxebarrik ia bikoizten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko zifra hori: 2012an 173 jaiotza izan ziren eta 2013an 149. Urte honetan zehar 135 ume jaio dira herrian azaroaren 26ra arte”, diote Udaletik. Aurreikuspenetan oinarriturik, Etxebarriko Udalak irailean Haurreskolen Partzuergoari bi gela gehiago martxan jartzeko aukera aztertzeko eskatu zion eta urrian baiezkoa jaso zuen. Azaroan zehar inspekzio teknikoak burutu zituzten bi gelak egokitu ahal izateko.

Gelak Bekosolo parkeko txalet urdinean kokatuko dituzte, izen bera duen eraikinaren ondoan. Horiek horrela, Bekosolo Haurreskolak gaur egungo 6 gela izatetik, 8 gela izatera egingo du salto: 0 eta 1 urte bitartekoentzat lau gela, eta beste hainbeste 1 eta 2 urtekoentzat. Zintururi Haurreskola, berriz, bere horretan mantenduko da 4 gelarekin. Izan ere, gaur egun 9 plaza libre daude. Etxebarriko Udalaren esanetan, “ekipamendu berria martxan jarrita guztira 126 plaza eskainiko ditugu herrian”.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak