→Etxebarri

Irakasle partikularra, ume zaintzaile eta aisialdirako begirale lan poltsak Etxebarrin

Etxebarriko Enplegua eta Euskara Sailak lan poltsak eta errekurtsoak eskainiko ditu langile euskaldunentzako. Izena ematearekin batera, kurrikuluma bidali beharko dute interesatuek.

Etxebarriko Udalaren Enplegu eta Euskara Zerbitzuak langile euskaldunentzako lan poltsak kudeatuko ditu. Lan poltsa horiek eskuragarri egongo dira irakasle partikularrentzako, ume zaintzaileentzako eta aisialdirako begiraleentzako. Interesa dutenek kontaktuan jarri beharko dira Euskara Zerbitzuarekin (944 267 005 telefonoan edo euskarazerbitzua@etxebarri.net helbide elektronikoan) eta kurrikuluma bidali.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak