→Etxebarri

Kukullaga-Barandiaran ikastetxeko estalki-pasabidea prest egongo da irailean

etxebarri kukullaga barandiaran 2016 ikastetxea obrak

Haur Hezkuntzako Kukullaga-Barandiaran eskolako gelak, jantokia eta gimnasioa lotuko dituen estalki-pasabidea jarriz gauzatuko dira obrak

Martxan daude dagoeneko Haur Hezkuntzako Kukullaga-Barandiaran ikastetxeko hiru eraikinak lotzea ahalbidetuko duen estalkia instalatzeko lanak. Udaletik jakinarazi dutenez, ikasturte berriaren hasierarako amaituta egongo dela aurreikusten dute.

Lan hauek ikastetxeko zuzendaritzarekin eta Elkar IGEarekin adostu dira eta gelak, jantokia eta gimnasioa lotuko dituen estalki-pasabidea jarriz gauzatuko da. Portiko itxura izango du eta oinplanta erregularreko metalezko egitura arina izango du.

Etxebarriko Udalak 53.029,46 euroko inbertsioa egingo du obra hauetan eta ‘Udalaguntza’ deialdiaren bidez %60ko diru-laguntza izatea aurreikusi dite udal ordezkariek -Administrazioko hezkuntza arloko ikastetxeei zuzendutako eraikinetan lanak egiteko gastuen finantzaziorako laguntzak sustatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak-.

etxebarri kukullaga barandiaran 2016 ikastetxea obrak maketa

Kukullaga-Barandiaran ikastetxeko estalki-pasabidearen maketa :: Etxebarriko Udala

Gora