→Etxebarri

Hiru dinamizatzaile, administratzaile bat eta bi lorazain laguntzaile kontratatuko dituzte Etxebarrin

Etxebarriko Udalak, Lanbideren eskutik, sei langabetu kontratatuko ditu, gutxienez, sei hilabetez lan egiteko: hiru dinamizatzaile, Administrazioko eta Kudeaketako erdi-mailako gradudun bat eta bi lorazain laguntzaile.

Interesdunak Etxebarrin erroldatuta egon behar dute eta Lanbiden altan egon beharra daukate. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da urriaren 11ra arte. Behin epea amaituta, hautaketa-prozesua egingo dute.

Bilatzen dituzten profilak

  • Pertsona bat kontratatzea udal artxibategi historikoaren arrazionalizazio-lanak burutzeko eta udal inbentarioaren eguneraketan laguntzeko. Iraupena 6 hilabete eta lanaldia %80. Gutxieneko profila: Administrazioko eta Kudeaketako erdi-mailako gradua eta informatika maila aurreratua.
  • Bi pertsona kontratatzea ingurumena hobetzeko lanak buruzteko. Azpimarratzeko espezie inbaditzaileen deuseztapenean eta landa eremuko bideen hobekuntzan. Iraupena eta lanaldia: 6 hilabete eta lanaldia %80. Gutxieneko profila: Lorezaintza Laguntzailea.
  • Hiru dinamizatzaileen kontratazioa 6 hilabetez eta lanaldiaren %70ean: merkatal eta enpresa ekosisteman berritzaile dinamizatzailea, harreman-guneen dinamizatzailea, eta elkarbizitza, parte-hartze eta genero planen dinamizatzailea. Gutxieneko profila: FPII edo arlo hauei lotutako Goi Mailako Zikloa. Elkarbizitza, Parte-hartzea eta Genero arlorako 3.Hizkuntza Eskakizuna beharrezkoa da eta 2.Hizkuntza Eskakizuna gainontzekoetan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak