→Etxebarri

Etxebarriko langabezia-tasa %1,7 jaitsi da iazko urtarriletik abendura

basauri etxebarri behargintza 2015

Iaz %12,3ko langabezia-tasarekin hasi zuen urtea eta %10,6rekin itxi egin du. Guztira, biztanleria aktibotik 615 pertsonek bukatu dute urtea enplegu barik.

Etxebarriko Udalak gaur bertan jakinarazi ditu udalerriko langabezia-tasa. Gobernu taldeak berak zabaldu duen grafikoan ikus daiteke 2016ko urtarriletik abendura bitartean %1,7 jaitsi dela Etxebarriko langabezia-indizea: iaz %12,3ko langabezia-tasarekin hasi zuen urtea eta abenduan %10,6ra jaitsi da (urteko txikiena). Guztira, biztanleria aktibotik 615 pertsonek bukatu dute urtea enplegu barik.

etxebarri langabezia 2016 grafikoa

Etxebarriko, Bizkaiko eta Euskadiko 2016ko langabezia-indizeak :: Etxebarriko Udala

Langabetu kopuru osotik, %46a 25 eta 44 urte bitartekoena da, %48a 45 urtetik gorakoena eta %6a 25 urte gutxiagokoena. Genero aldetik, langabetuen %43a gizonezkoa da eta %57a emakumezkoa.

Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako indizeekin alderatuta, langabezia-tasarik baxuena du Etxebarrik: Bizkaian %14,2, Euskadin %13,1 eta Estatuan %20.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak