→Etxebarri

Etxebarriren lehena eta oraina birpasatuko dute urriaren 23an antolatu duten bisita gidatuan

etxebarri lehena oraina 2016 erakusketa

Bizkaiko Ondarearen Jardunaldien programaren baitan, urriaren 23an bisita gidatua antolatu du Etxebarriko Udalak: ‘Etxebarri, lehena eta oraina’.

Bizkaiko Ondarearen Jardunaldien programaren baitan, urriaren 23an bisita gidatua antolatu du Etxebarriko Udalak: ‘Etxebarri, lehena eta oraina’. Ibilbidea 10:00etan hasiko da eta honako guneak bisitatzeko aukera egongo da: Doneztebe eliza, Zintuduri, Kortatxikieta, Presa eta Kultur Etxea. Guztira, 6 kilometroko ibilbidea izango du bisitak.

Ibilbide honetan zehar Etxebarritik kanpo joan zirenen aipamena egingo da, hala nola, Bizente Sarria frantziskotarra XVIII.mendean. Era berean, XX.mendean etorri zirenen aipamena ere egingo dute; batik bat, San Antonio auzora heldu zirenena.

Bisita gidatuan parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriaren 20a baino lehen Arlo Soziokulturalera deituta: 94 426 70 05.

Argazki erakusketa ikusgai

Hilaren 23an ere, 11:00etatik 14:00etara ‘Etxebarri denboran zehar’ argazki erakusketa egongo da ikusgai Kultur Etxean. Teknika berezi baten bidez, lehengo eta oraingo argazkiak ikusteko aukera izango du bertaratuko denak. Batik bat, azken 40 urteetan zehar herrian izan diren aldaketak ikusgai izango dira.

Erakusketan zenbait herritarrek argazkien inguruko kontakizunak egingo dituzte. Gainera, Joshua Miravalles argazkilari etxebarritarra ere bertan izango da. Sarrera doakoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak