Gastronomia lehiaketak, Bizkaia torneoa, koadrilen olinpiadak, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita, garagardo trainera, mozorro lehiaketa edota kontzertuak antolatu dituzte.
Urrutikoetxea, Larunbe eta Elezkano eskualdeko pilotariek hartuko dute parte txapelketan uztailaren 21etik aurrera. Finala abuztuaren 22an izango da.
Etxebarriko bat, Basauriko beste bat eta Galdakaoko hiru dira Bizkaiko Foru Ogasunari dirua zor dioten eskualdeko enpresak.
Ekainaren 9tik 18ra ospatuko dira San Antonioko jaiak Etxebarrin. Ostiralean pregoia, txupinazoa eta koadrilen jaiatsiera izan ziren. Hauek argazkiak:
Ekainaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira San Antonioko jaiak. Aurten, nobedade asko izango ditu egitarauak. Kontsultatu hemen programa:
Hego Uribeko IX. Futbol Txapelketa ospatu zen maiatzaren 27an. Basauri garaile, Galdakao bigarren, Etxebarri hirugarren eta Arrigorriaga laugarren.
Datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatuko dute CD Galdakao eta SD Etxebarri futbol taldeek. Umore Ona taldeak ere igoera lortu du Preferente mailara.
Metroaren 5. Linearen aldeko Galdakaoko plataformak martxa antolatu du maiatzaren 7an, igandez. Metro zerbitzua Galdakaora irits dadin aldarrikatuko dute.
Etxebarriko San Antonio auzoak Koadrila Eguna ospatuko du maiatzaren 6an, larunbatez. Aurten bigarren aldia izango da jaia hau antolatzen dutena.
Apirilaren 21ean eta 22an ospatuko da Etxebarrin Jose Iragorri kazetariaren omenezko txapelketa. 16 futbol talde arituko dira Etxebarriko futbol zelaian.