→Etxebarri

Saharara bidaia antolatu du Munduaz Blaik, abenduan

etxebarri munduaz blai sahara 2013

Etxebarriko Mun­duaz Blai elkarteko lau kide Saha­rara itzuliko dira abenduan. Ba­tetik, Etxebarriko Udalak 1.500 euro eman ditu, orain hilabete Aaiunen izandako uholdeei aurre egiteko. Diru hau kaltetutako haur­tzaindegietan inbertituko dute.

Bestetik, orain arte egin diren proiektuekin jarraituko dute. Hain­bat urtetan antolatu duten ‘Gosa­ri Solidarioak’ ekimenari segida emango diote. Horien helburua urtean zehar haurtzaindegietan go­sariak ematea da. Antolatzaileen iritziz, “proiektu eraginkorra da eta zabaltzeko asmoa dugu”.

Gora