→Etxebarri

[SANTA ANA 2015] Sokatira, garagardo festa eta gastronomia lehiaketak Etxebarriko jaietan

etxebarri jaiak 2015 etxebarriko udala

Uztailaren 24tik 31ra bitartean ospatuko dira Etxebarriko jaiak. Aurtengo egitarauak berritasunak izango ditu, hala nola, I. Sokatira txapelketa eta I. Garagardo Festa.

Etxebarriko kaleak dagoeneko apainduta daude herriko jaiei harrera egiteko. Uztailaren 24an, ostiralez, pregoi eta txupinazo eguna izango da. Hilaren 25ean, goizez, paella txapelketa ospatuko da eta arratsaldez, I. Sokatira lehiaketaren txanda iritsiko da. Ondoren, bertso-triki poteoa antolatu dute Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo bertsolariekin.

Uztailaren 26an Spinning maratoia eta tortilla txapelketa nabarmentzen dira eta hilaren 27an FX Karakterizazio tailerra eta apar festa antolatu dituzte. Uztailaren 30ean, ostegunez, Garagardo trainerua egongo da eta hilaren 31n I. Garagardo Festa eta mozorro lehiaketa dira nabarmentzen diren ekitaldiak.

ETXEBARRIKO JAIAK 2015 – EGITARAUA

Uztailak 24, ostirala

19:30 JAIETAKO KALEJIRAREN IRTEERA San Esteban elizatik.

20:00 PREGOIA eta TXUPINAZOA, Udaletxeko plazan.

21:00 Arizgoiti berbena udaletxeko plazan. Lehenengo zatia.

24:00 Suzko zezena.

24:00 Arizgoiti berbena udaletxeko plazan. Bigarren zatia.

Uztailak 25, larunbata

11:30-14:00 HERRIKO PAELLA TXAPELKETA. Izen-emateak 10:30etik aurrera Udaletxeko plazan.

12:00 BINAKAKO FRONTENIS TXAPELKETA: Final Laurdenak, Udal Pilotalekuan.

16:00 HAURRENTZAKO JARDUERAK Udaletxeko plazan.

17:00 BINAKAKO FRONTENIS TXAPELKETA: Finalaurrekoak, Udal Pilotalekuan.

17:30 I. SOKATIRA TXAPELKETA HERRIKOIA: Koadrila eta herritarrentzat, Ametzola kalean.
Izen-emateak: Uztailaren 24ra arte, Udaleko Arlo soziokulturalean. Uztailaren 24tik 26ra, Big Friend-en. Parte hartzea: 6 kide, soilik Etxebarrikoak, neskak zein mutilak.

18:00 BETI BATERA MUS TXAPELKETAREN VI. FINALA, Ametzola kalean, 5.

20:00 BINAKAKO FRONTENIS TXAPELKETA: 3. eta 4. postuak eta Finala, Udal Pilotalekuan.

20:00 FLAMENKO KONTZERTUA Flamenkito de Barrioren eskutik, Patxi Bengoa plazan.

20:15 BERTSO TRIKI-POTEO Arkaitz Estiballes eta Nerea Elustondo bertsolariekin. Irteera Udaletxeko plazatik.

21:00 New Continente berbena, udaletxeko plazan. Lehenengo zatia.

24:00 Suzko zezena.

24:00 New Continente berbena, udaletxeko plazan. Bigarren zatia.

Uztailak 26, igandea

10:00 SPINNING MARATOIA: 45 minutuko 2 txanda, Udaletxeko plazan. Oharra: Jarduera doakoa da baina parte hartzeko izena eman beharra dago aurrez, uztailaren 7tik aurrera Etxebarriko Udaleko Arlo Soziokulturalean (Astelehen, asteazken edo ostiraletan 10:00etatik 13:00era), tiketak agortu arte.

11:00 Etxebarriko Txistulariek kale eta plazak alaituko dituzte.

11:00- HAURRENTZAKO TAILERRAK Ametzola kalean, 4.

11:30-14:00 HERRIKO TORTILLA TXAPELKETA. Izen-emateak: 10:30etik aurrera Udaletxeko plazan. Tortilla parte-hartzaile bakoitzak nahi duen lekuan egin daiteke, betiere kalean. Batzordeak mahaiak lagako dizkie parte-hartzaileei, agortu arte – mahaiak hartu diren leku berean entregatu beharko dira, antolatzaileek esaten duten orduan.

11:30 HAURRENTZAKO PILOTA JARDUERA PARTE-HARTZAILEA: Eskua, Pala eta Zesta, Udal Pilotalekuan.

16:30 HAURRENTZAKO JARDUERAK Udaletxeko plazan.

17:30 PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK: 5 ½ Txapelketako Finalaurrekoa, Udal Pilotalekuan. Prezioa: 10 eta 15 €, Leku kopuru mugatua. Sarrerak salgai uztailaren 4tik aurrera True Colours tabernan.
Idoate – Larunbe vs Olaetxea – Ibai Zabala
Olaizola II – Aretxabaleta vs Artola – Zubieta

19:30 PARRILADA, kontsumizio-ticketarekin, Antonio Epalza kalean, 1.

19:30 ARGAZKI ERAKUSKETA Itzala-ko Ikasleen eskutik, Udaletxeko plazan.

20:00 Donestebe Abesbatzaren KALEJIRA. Irteera Arkupe tabernatik.

20:30 KALEJIRA: Ramón Burgos eta Los Charros Mariachia. Irteera Eusko-Treneko plazatik.

21:15 Ramón Burgos eta Los Charros Mariachiaren EMANALDIA, Udaletxeko plazan.

Ondoren, BRASILGO BATUKADA Egetiaga Uribarri kalean, 10.

Uztailak 27, astelehena

17:30 KARAKTERIZAZIO TAILERRA Udal Pilotalekuan. Parte-hartzaileak: 12 urtetik aurrerako haurrak. Jarduera astelehen edo asteartean egin ahal izango da. Izen-emateak ticketak agortu arte. Kartelen bidez iragarriko da.

18:00 TUTE ETA BRISKA TXAPELKETA Etxebarri Behekoa Jubilatuen Etxean.

18:30 APAR FESTA Forua kalean,10.Etorri eta busti zaitez Etxebarriko denden alde!!!.

19:00 PINTXO MORUNOA DOAN, kontsumizio-ticketarekin, Patxi Bengoa plazan.

20:00 JAZZ-BLUES KONTZERTUA Wanted-en eskutik, Egetiaga Uribarri kalean, 10.

Uztailak 28, asteartea

17:30 KARAKTERIZAZIO TAILERRA Udal Pilotalekuan. Parte-hartzaileak: 12 urtetik aurrerako haurrak.

18:00 HAURRENTZAKO MAGIA EMANALDIA Magic Axlor-en eskutik, Udaletxeko plazan.

18:00- DANTZAGARRIAK Orquesta Andoni taldearen eskutik, 3. adinekoentzako Etxebarri Behekoa zentroan. Atsedenaldian LUNCHA.

19:00 PONPA SOLIDARIOEN TAILERRA Toby-rekin, Antonio Epalza kalean, 1. Etorri eta ondo pasa ponpak egin eta irribarreak partekatuz!!

19:00 IGEL TXAPELKETA Forua kalean, 10.

20:00 TAEKWONDO GAUA. Egetiaga Uribarri, 10.

Uztailak 29, asteazkena

11:30 PUZGARRIAK Udaletxeko plazan eta inguruetan. Eguraldi txarra izatekotan, pilotalekuan.

18:30 TXOKOLATADA Udaletxeko plazan.

19:00 MINI-MOLTÓ MOTOR TXAPELKETA. Izen-emateak eszenatokian, ordubete lehenago. Hainbat txanda, adinaren arabera.

19:00 MAHAI-FUTBOL TXAPELKETA Egetiaga Uribarri kalean, 10. Izen-emateak tabernan, aurretik.

19:00- PARRILADA, kontsumizio-ticketarekin, Santa Ana kalean, 2.

Uztailak 30, osteguna

18:00 GARAGARDO TRAINERUA José María Asensio kalean, 3.

19:00 HIRUGIHAR PARRILADA, kontsumizio-ticketarekin, Patxi Bengoa plazan, 6.

19:00- URDAIAZPIKO PINTXOA DOAN, kontsumizio-ticketarekin, Ametzola kalean, 2.

19:00 ARGAZKI ERAKUSKETA Itzala-ko ikasleen eskutik, Udaletxeko plazan.

20:00 HAURRENTZAKO MAGIA EMANALDIA: Briel Magoa. Forua kalean, 10.

21:00 GAUEKO EMANALDIA Los Otros taldearen eskutik, Udaletxeko plazan. Lehenengo zatia.

22:00-23:00 KONTZERTUA, Ametzola kalean, 4

24:00 Suzko zezena

24:00 GAUEKO EMANALDIA Los Otros taldearen eskutik, Udaletxeko plazan. Bigarren zatia.

Uztailak 31, ostirala

12:30 EUSKAL DANTZAK Basurtuko Beti Jai-Alai taldearen Eskutik, Udaletxeko plazan.

12:00-15:00 / 18:00-23:30 “ETXE BEER”: ETXEBARRIKO I. GARAGARDO FESTA, Udaletxeko plazan.

15:00 HERRI BAZKARIA: SAGARDOTEGIA, Udal Pilotalekuan. Antolakuntza dela-eta, lekua mugatua izango da. Joan ahal izateko ticketak aurrez erosi beharko dira: 16 €. Informazioa: 94.426.70.05. Ezinbestekoa da bazkari egunean ticketa aurkeztea. Seguruenik EZ da ticketik salgai egongo bazkari egunean bertan.

18:30- Trío Amigos del Swing taldearen EMANALDIA, Udaletxeko plazan. Ondoren, jarraitu dantzan Dj Iñakirekin: denontzako musika.

20:00- BANAKAKO MOZORRO LEHIAKETA Udaletxeko plazan. Animatu eta mozorrotu zaitez jaiei amaiera emateko!!! Ez dago izena eman beharrik: adierazitako ordutegian plazara joan eta ikus zaitzatela!!!. Sari-banaketa 22:00etan egingo da. Sariak jasotzeko eszenatoki aurrean egon behar da ordu horretan.

23:00 JAI AMAIERAKO TRAKA Udaletxeko plazan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak