→Etxebarri

Etxebarriko Sukalki lehiaketak 300 euro banatuko ditu irailaren 24an

Irailaren 24an, larunbatez, X. Merkataritza Kalean Azoka antolatu dute Etxebarrin. Horrekin batera, Sukalki lehiaketa ere prestatu dute Udalak eta Etxaberriko Merkatarien eta Profesionalen Elkarteak.

Parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurretiaz Kafe Etxebarri, Frontoi, Etxezuri edota Poli tabernetan edota egunean bertan 10:00ak baino lehen Ganguren Mendi kalean. Interesdunek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta opariak banatuko dizkiete. Era berean, izen-emate bakoitzarekin mahai bat eta 8 aulki utziko dituzte, hauek amaitu arte. Hala ere, partaide bakoitzak beharrezkoak diren tresna guztiak jarriko ditu.

Kazolak 13:30etik 14:00ak arte aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek eta 17:30ak inguruan emango da jakitera epaimahaiaren erabakia eta ondorengoko sari-banaketa. Irabazleak txapela 150 euroko saria jasoko du, bigarrenak trofeoa eta 100 euro eta hirugarrenak trofeoa eta 50 euro.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|