→Etxebarri

Munduaz Blai Elkarteak Yalah Festa antolatu du Gernikan

Jaialdiko sarrera 5 eurotan egongo da salgai eta bildutako dirua Sahara Mendebaldeko errefuxiatuen kanpamenduetara bideratuko dute

Ekainaren 18an, larunbatez, Yalah Fest jaialdia ospatuko da bosgarren urtez. Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak Udalaren babesarekin antolatzen du jaialdia eta aurten Astran izango da (Gernika). Ekimen solidario hau 20:00etan hasiko da eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko da. Musika nagusi izango da ekitaldi honetan.

Jaialdiko sarrera 5 eurotan egongo da salgai -umeek sarrera librea izango dute- eta bildutako dirua Sahara Mendebaldeko errefuxiatuen kanpamenduetara bideratuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak