→Etxebarri

Zortzi kilometro luzeko bizikleta-sarea diseinatu eta martxan jarriko du Etxebarrik

etxebarri bizikleta plana 2014

Bizikleta Planaren zirriborroaren lehendabiziko urratsak Metroa eta Udal Kiroldegia lotuko lituzke. Bizikleta Plana osorik garatzeko aurrekontua 2,6 milioikoa izango da.

Bizikleta Planaren zirriborroaren lehendabiziko urratsak Metroa eta Udal Kiroldegia lotuko lituzke. Bizikleta Plana osorik garatzeko aurrekontua 2,6 milioikoa izango da.

Duela hilabete batzuk Bizikletentzako Planetan aditua den aholkulari batek Etxebarrin bizikletaren erabilera sustatzeko bide-sarea edo ibilbideak diseinatzen hasi zen. Guztira zortzi kilometroko bidegorria aurkeztu du Udalak. “Herriko ia txoko guztiak lotzen ditu eta, bizikletaz Basaurira, Galdakaora eta Bilbora heltzeko bideak eskaintzen ditu”, dio Loren Oliva Etxebarriko alkateak. Fase ezberdinetan burutuko lirateke obrak: “Aurrena, Metroa eta Udal Kiroldegia lotuko lituzkeen bidea egingo genuke. Ondoren, herriko bide nagusiak eta udal zerbitzu eta ekipamenduak sartuko genituzke ibilbidean”. Bizikleta Plana osatzeko 2.600.000 euroko inbertsioa beharko luketela dio Olivak.

Bizikleta Planean proposatutako helburuak honako hauek dira: bizikletentzat oinarrizko sare funtzionala sortzea eta horien presentzia indartzea; auto-gidariei garraio publikoa eta bizikleta erabiltzeko baldintzak erraztea; motordun trafikoa eremu publikotik ateratzea kalitate hobeko auzoak berreskuratzeko; eta trafiko lasaia lortzea bai elkarbizitza segurua izateko, bai bizikletaren erabilera areagotzeko.

Etxebarriko Mugikortasun Iraunkorraren Plana 2007an onartu zen. Bertan, Etxebarrin bizikleta erabiltzeko jarraibideak ezarri ziren. “Era berean, garraio publikoaren aldeko gure apustua gogorarazi nahi dugu, EtxebarriBus etengabe hobetuta”, diote Udal ordezkariek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|