→Basauri

Euskara sustatzeko Mintzodromoa martxoaren 5ean Basaurin

galdakao berbalagun jaia 2014 12

Hego Uribeko Berbalagunek euskara kalera ateratzeko hitzordua izango dute martxoaren 5ean Solobarria plazan. Izena emateko epea otsailaren 27an bukatuko da.

Martxoaren 5ean, ostegunez, Hego Uribeko Berbalagunek Mintzodromoa antolatu dute. Basauriko Solobarria plaza eskualdeko euskal hiztunen topagunea izango da. Bi hitzordu prestatu dituzte: 10:30etatik 12:00etara batetik, eta 18:30etatik 20:00etara bestetik. Parte hartu nahi dutenek Basauriko euskaltegietan eman behar dute izena otsailaren 27a baino lehen.

basauri mintzodromoa 2015

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak