→Arrigorriaga

FSC ziurtagiri ekologikoa lortu du Geuriak

Mundu mailako basoen kudeaketa arduratsua sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da FSC, inge­lesez Forest Stewardship Council, hau da, Basogintza Administrazio Batzordea. Basoen kudeaketa egokia, sozialki onuragarria eta ekonomikoki bideragarria izatea dira erakunde honen printzipioak eta irizpideak.

Honako hauek dira basoaren administratzaileek edo jabeek mugatzen dituzten hamar printzi­pioak eta irizpideak: legea bere osotasunean betetzea; langileen eskubideak eta enplegu baldin­tzak mantentzea; herri indigenen lurrak eta hauen erabilera iden­tifikatzea eta onartzea; bertako komunitatearen ongizate sozia­la eta ekonomikoa mantentzea edo hobetzea; baso-prestazioak mantentzea edo hobetzea; eko­sistema, biodibertsitatea, balia­bideak eta paisaiak mantentzea; kudeaketa egokia planeatzea; kudeaketaren helburuak bete­tzen direla erakustea; mota ho­rietako basoak definitzen dituz­ten atributuak mantentzea edo hobetzea; eta azkenik, landatze berriak egitea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak