→Basauri

Gernika-Bilbo Running lasterketak irteerak izango ditu Galdakaon eta Basaurin

gernika bilbo running 2016 aurkezpena

Urriaren 9an ospatuko da Gernika-Bilbo Running lasterketaren lehenengo edizioa. Helburua izango da Bizkaiko kirol-egutegian proba herrikoi berri bat sartzea

Urriaren 9an, igandez, ospatuko da Gernika-Bilbo Running lasterketa. Lehenengo edizioa izango da aurtengoa eta helburua izango da Bizkaiko kirol-egutegian proba herrikoi berri bat sartzea.

Lasterketak lau irteera-puntu izango ditu: Gernika-Bilbo (35 kilometro), Zornotza-Bilbo (22,7 kilometro), Galdakao-Bilbo (11 kilometro) eta Basauri-Bilbo (8,9 kilometro). Partaide bakoitzak aukeratu ahal izango du zein puntutik hasi lasterketa Bilboraino.

Izen-emateko epea dagoeneko zabalik dago. Bi epe daude inskripzoak gauzatzeko: abuztuaren 15era arte eta abuztuaren 16tik irailaren 16ra arte. Bilbao Kirolak, Gernika, Zornotza, Galdakao eta Basauriko kiroldegietako bazkideek %20ko deskontua izango dute.

basauri galdakao 2016 gernika bilbo running izen emateak

Gernika-Bilbo lasterketan izena ematearen prezioak :: gernikabilbaorunning.com

 

Gora