→Basauri

Haurren minbizia ikertzeko Santiagoko Bidea egingo dute Hego Uribeko hiru udaltzainek

basauri galdakao haurren minbizia ikerketa 2016 santiagoko bidea udaltzaingoa

Basauriko eta Galdakaoko hiru udaltzainek Santiagoko bidearen 661 kilometro egingo dituzte bizikletaz, haurren minbizia ikertzeak duen garrantziari buruz kontzientziatzeko.

Basauriko eta Galdakaoko hiru udaltzainek Santiagoko bidearen 661 kilometro egingo dituzte bizikletaz, haurren minbizia ikertzeak duen garrantziari buruz kontzientziatzeko. Sergio Rodriguez eta Oscar Digon basauriarrek eta Sendoa Arroyuelo galdakoztarrak burutuko dute ekimen solidarioa maiatzaren 16tik 24ra bitartean, Orreagatik Santiago de Compostelaraino.

Azken hilabeteotan 1.000 euro bildu dituzte hiru udaltzainek BioCruces -haurren onkologia taldea- osasun ikerketako institutuarentzat eta zenbateko horrekin Ewing-en sarkoma ikertzen ari dira. Elkartasun keinua duen jarduera honek Basauriko eta Galdakaoko Udalen sostengua du, baita hainbat babeslerena ere.

9 etapa

Ekimen solidarioa 9 etapetan banatuko dute eta bataz beste 80 kilometro inguru egingo dituzte egunean txirrindula gainean. “17 edo 18 herrietako udaltzainen bulegoetatik pasako gara, ikurrak trukatzeko eta gure xedearekin bat egin dezatela eskatzeko. Gero, bueltan, lortutako ikur guztiak koadro batean jarriko ditugu”, dio Sendoa Arroyuelok.

Dohaintzak emateko aukera

Aipatutako ikerketa-proiektuari laguntzeko aukera dago diru-sarrerak egiteko ‘La Cuadri del Hospi’ taldearen kontuan. Gurutzetako Haur-onkologian egon diren edota gaur egun dauden umeen gurasoek osatzen dute elkartea eta eurak ari dira dohaintza kudeatzen.

Bere aldetik, dohaintzaren bat egin nahi duenak 3035 0034 03 0340045530 (Laboral Kutxa) kontu korrontea du eskuragarri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak