→Galdakao

5.500 partaidetik gora Galdakaoko Eternal Running lasterketan

galdakao eternal running 2015

Urriaren 25ean ospatuko da X. Eternal Running Munduko Zirkuitua. Galdakaon trafiko aldaketak egongo dira egunean bertan. Era berean, boluntarien bila dabil antolakuntza proban laguntzeko.

X. “Eternal running” Munduko Zirkuitua Galdakaora iritsiko da urriaren 25ean, igandez, eta honezkero 5.500 inskrizpiotik gora bildu dira. Hala ere, lasterketaren bezperara arte izena eman daiteke Urreta kiroldegian 09:00etatik 17:00etara eta 21 euro ordaindu behar izango ditu interesatuak -Internet bidez izena emanez gero, 25 euro-.

BOLUNTARIOEN BILA

5.000 partaide izatera aurreikusten dute Eternal Running zirkuituko antolatzaileek. Hori dela eta, makro-ekintza honen antolakuntzan laguntzeko boluntarien bila dabiltza. Laguntzaile izateko baldintza hauek bete behar dira: “Adin-nagusikoa izatea eta igande goizean ondo pasatzeko gogoa izatea baino ez da behar“, diote.

Interesatuek izena eman dezakete esan@galdakao.net helbide elektronikoan norbere datuak adieraziz (izen-abizenak, adina, bizilekua eta harremanetarako telefonoa) eta antolatzaileak kontaktuan jarriko dira hautatuekin.

Boluntarioek, probako gainerako parte-hartzaileen moduan, oroigarrizko kamiseta jasoko dute, baita babesleek emandako produktu desberdinak opari gisa ere. Era berean, parte-hartzaile guztientzat emango den bazkarira joateko eskubidea izango dute.

TRAFIKOAN ALDAKETAK

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, trafikoa moztuko da Bizkai kalean, anbulategiaren eta Urreta eskolaren artean, 10:00etatik 15:00etara eta urriaren 24tik aurrera ezin izango da kale horretan aparkatu. Era berean, Belategi eta Urizargoitiko sarrera eta irteera moztuko dira 11:30etik 14:00etara.

Trafiko mozketa hauen ondorioz, Galdakaoko Udalak disuasio-aparkaleku batzuk egokituko ditu, ibilgailuan datozen parte hartzaileen aparkatzea errazteko, nahiz eta “garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugun“, diote Udaletik.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|