→Galdakao

2017ko estatuko traumatologiako egoiliarrik onena Galdakao-Usansoloko ospitalekoa da

Adrian  Cuellar traumatologo euskaldunak traumatologiako egoiliarrik onenaren saria jaso du Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Espainiako Elkartearen eskutik.

Adrian Cuellar Galdakao-Usansoloko traumatologoak irabazi du saria // OSI Galdakao-Usansolo

Adrian  Cuellar traumatologo euskaldunak traumatologiako egoiliarrik onenaren saria jaso du Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Espainiako Elkartearen eskutik. Galdakao-Usansolo Ospitalean (GUO) egoiliar zela egindako jarduera zientifikoa eta kurrikuluma hartu dira kontuan.

Cuellarrek Galdakao-Usansoloko ospitalean trebatzea gomendatu die datozen belaunaldiei, bere ustean “Osakidetzaren Sareko Traumatologia zerbitzurik onena duelako Galdakao-Usansoloko ospitaleak, egoiliarrak ondoen prestatzen dituena; seguru nago estatu osoko zentro onenen artean dagoela”. Eman dioten sariaz harro, zera gaineratu du: “sari honek ez du soilik esfortzu pertsonalaren aitortza egiten, ospitalean ematen den prestakuntza ona ere saritzen du”. Izan ere, bigarren aldia da Traumatologia zerbitzuko fakultatibo egoiliar batek sari hau lortzen duela. Aurretik, Jesus Moretak lortu zuen, 2014 urtean.

Irabazleak, bi astez berak aukeratzen duen estatuko zentro batean lan egiteko aukera izango du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak