→Galdakao

Afari Solidarioa antolatu du abenduaren 2an Boluntarioen Elkarteak Galdakaon

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Afari Solidarioa antolatu du hirugarren urtez jarraian. Abenduaren 2an, ostiralez, izango da afari-gala Galdakaoko Aretxondo jatetxean 20:30ean.

Ekimen solidario honen helburua da dirua biltzea, Galdakaon lan solidarioak aurrera eramaten jarraitu ahal izateko. Nagusiki, elikagaien banaketa egiten jarraitzeko.

Enkante solidarioa eta ikuskizunak

Hitzordu honetan menu bikaina, lehen mailako artistak eta marka eta pertsona desberdinek dohaintzan emandako objektuekin enkante solidarioa egingo da“, dio Alvaro Saiz GBGEko arduradunak. Era berean, magia, umore eta musika ikuskizunak izango dira.

Saizek aurreratu duenez, menuaren prezioa 45 euroko izango da, “iaz modukoa”. Plazak mugatuak dira, beraz, parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretiaz 618 835 154 (Koro) telefono zenbakian edo Aretxondo jatetxean bertan (944 567 671 – 944 363 036).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak