→Galdakao

Ahoztar Zelaieta kazetariak Panama Paperak aztertuko ditu gaur Ortuondo Gaztetxean

Otsailaren 23an, ostegunez, Ahoztar Zelaieta ikerlari eta kazetaria Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean izango da. ‘Evasores, morosos y millonarios vascos. Panama Connections’ bere azken liburua aurkeztuko du Zelaietak. Panama Paperak hizpide, Euskal Herriko hainbat pertsonalitateren kasuak aurkeztuko ditu. Aurkezpena 19:00etan hasiko da.

Ikerketa kazetaritzan aditua da Ahoztar Zelaieta bilbotarra. Egin-eko ikerketa taldean ibili zen, baita Ardi Beltza eta Kalegorria aldizkarietan ere. Gainera, lau liburu argitaratu ditu: ‘Jóvenes burukides bizkainos’ (2013, Txalaparta), ‘La casta vasca’ (2014, autoekoizpena), ‘Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria’ (2015, autoekoizpena) eta ‘Evasores, morosos y millonarios vascos. Panama Connections’ (2016, Hincapié).
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak