→Galdakao

Dantzarako gonbitea luzatu du Galdakaoko Aiko taldeak, Zaratamoko jaietan eta Bilboko Aste Nagusian

Galdakaoko AIKO Taldeak herrietako jaien inguruan ardaztu du bere abuztuko agenda. Zaratamok eta Bilbok jasoko dituzte taldearen proposamenak, “dantza eginez gozararazteko”.

Aiko taldea, Dantzapotean / Aiko

AIKO Taldeak, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen musikari eta dantza maisuen kolektibo galdakoztarrak, herrietako jaien inguruan ardaztu du bere abuztuko agenda. Zaratamok eta Bilbok jasoko dituzte taldearen proposamenak, “dantza eginez gozararazteko”. Sabin Bikandi galdakoztarra da Aiko taldearen sortzailea.

Bi hitzordu izango ditu Aikok Zaratamon. Datorren igandean, abuztuaren 11n, 19:30etik aurrera erromeria eskainiko du Elexaldeko plazan. Aurretik, abuztuaren 8an, euskal dantza tradizionalaren praktika faltan daudenei zuzenduta, “puntuan jartzeko” dantza tailerra antolatu dute Elexaldeko eskola zaharrean, sarrera librearekin. 18:00etatik aurrera izango da hori. Ekimena, dantza munduan hasteko edo euren ezagutzak eguneratzeko gogoa duten zaratamoztarrei eta inguruko herrietako bizilagunei bideratuta dago.

Aste Nagusian ere izango da Aiko taldea.  Dantzapoteoa egingo dute Bilboko Alde Zaharrean, abuztuaren 20an, Txakur kaletik abiatuta, 13:00etatik aurrera. Bilboko egun handian izango du Aste Nagusiko bigarren hitzordua,  abuztuaren 23an, Plaza Biribilean. 20:00etatik aurrera erromeria parte hartzailea eskainiko dute, musikariak oholtza gainean eta dantza maisua plazan, dantzaldia zuzentzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak