→Galdakao

Ana San Jose galdakoztarra Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketako finalean

galdakao ana san jose 2016 marijaia kartel lehiaketa

Maiatzaren 23tik maiatzaren 27ra bitartean herritarrek kartelaren hautaketan parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko webgunearen bitartez

Ana San Jose Cortajarena galdakoztarra Bilboko Udalak deitutako Aste Nagusiko kartel lehiaketako sei finalisten artean dago ‘Bihotzeko Marijaia’ lanagatik. Maiatzaren 23tik maiatzaren 27ra bitartean herritarrek kartelaren hautaketan parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko webgunearen bitartez, Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitartez, ageriko moduan Plaza Biribilean kokaturiko Bilboko Turismo Bulegoan edota laguntzaile diren hedabideen bitartez.

San Jose diseinatzaile grafikoa da, irudigilea eta estanpatze-diseinatzailea. Gaur egun, Estokolmon bizi da, baina jaiotzez Galdakaokoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak