Sareak

☉ Galdakao

Ane Zaballa galdakoztarrak Euskadiko laugarren USE notarik onena lortu du

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluzioan (USE) 13 puntutik gora lortu ditu Ane Zaballa Totorika galdakoztarrak, Euskadiko laugarren notarik onena.

|

galdakao ane zaballa 2017 use unibertsitatera sartzeko ebaluazioa

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluzioan (USE) -lehen Unibertsitatera Sartzeko Hautaproba (Selektibitatea) zeritzona- 13 puntutik gora lortu ditu Ane Zaballa Totorika galdakoztarrak, eta Euskadiko laugarren notarik onena izan da. Gehienezko nota 14 puntukoa da.

Eguzkibegi eta Ibaizabal ikastoletako ikaslea izan da Zaballa, eta lehen mailako batxilergoa Estatu Batuetan egin zuen. Batxilergoko bataz besteko nota 9,6koa zuen. Unibertsitatean gradu bikoitza egingo du Zaballak Deustuko Unibertsitatean: Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea.

☉ Galdakao

Burdin Hesitik ibilaldi gidatua antolatu dute Galdakaon, bonbardeketen 87. urteurrenean

Ibilbide gidatuaz gain, maiatzaren 19an bertan ekitaldi nagusia antolatu dute Plazakoetxen. Gainera, maiatzaren 15ean Gurseko errefuxiatuen kanpamenduaren inguruko hitzaldia emango du Jabi Bilbaok

|

Maiatzaren 19an Oroimen Ekitaldia antolatu dute Plazakoetxen // Geuria

Maiatzaren 19an 87 urte beteko dira faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik, eta urtero bezala, ekitaldia antolatu dute Galdakaoko Udalak eta Galdakao Gogora elkarteak.

Ekitaldi nagusia Plazakoetxen izango da 13:00etan. Ohi bezala sirena hotsak entzungo dira eta lore-sortak utziko dituzte bonbardaketen memorialean.

Aurretik, 09:00etan ibilbide giudatua izango da Burdin Hesitik. Galdakao Gogora talde memorialistako kideen gidaritzapean, zazpi kilometro inguruko ibilbidea egingo da basotik, bertako lubaki, babesleku eta metrailadoreen habiak ikusiz eta horien inguruko azalpenak entzunaz.

Bestetik, maiatzak 15ean ‘Gurs: camp des basques’ hitzaldia eskainiko du Jabi Bilbao irakasle eta adituak. Hitzaldia 19:00etan izango da Torrezabalen.

Egitaraua / Galdakaoko bonbardaketak – 87 urte

Maiatzak 15, asteazkena
Hitzaldia: ‘Gurs: camp des basques’, Jabi Bilbao
19:00 Torrezabaleko erakusketa gela

Maiatzak 19, igandea
Burdin Hesitik ibilaldi gidatua: 7 kilometroko ibilbidea basotik
09:00 Kurtzeko plazatik

Oroimen ekitaldia
13:00 Plazakoetxe

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Erlauntza handi bat agertu da Galdakaoko herrigunean

|

Hainbat erle erlauntza bat egiten agertu dira Galdakaon. Inocencio Goikuria Iturriotz galdakoztarrak Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte kaleen arteko zuhaitz batean erlauntza egiten zeuden momentuko irudiak publikatu ditu bere sare sozialetan.

Bideoarekin batera honakoa publikatu du Goikuriak: “Udaberriaren amaieran eta udan, erleen koloniak banatu egiten dira erlauntza berriak sortzeko. Jatorrizko erlauntza erle erregina gazte baten ardurapean geratuko da, eta kolonia berriro jendeztatu beharko du. Erle erregina zaharrena, berriz, erle langileen laguntzarekin leku berri baten bila aterako da. Erle erreginak, erle langileek eta zenbait zantarrek osatzen duten talde migratzaile honi erlauntza deitzen diogu”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Udaberriko Sormenek Amets Arzallus, La Basu, Aiko, Itxaso Paya eta Maria Rivero ekarriko ditu Galdakaora

|

La Basu rapera etxebarritarrak kontzertua emango du maiatzaren 17an Basoa tabernan // Geuria

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da Udaberriko Sormene Galdakaon, ‘Sortuz ahaldundu! Zazpi jauzi’ lemapean.

Booktuber ekitaldia, ikastetxeetako eta euskategietako ikasleen irakurtaldi jarraitua, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, musika eta antzerkia antolatu dituzte.

Gaur aurkeztu dute Udaberriko Sormeneren egitaraua // Argazkia: Galdakaoko Udala

Gainera, Sormene abestiaren aurkezpena ere egingo dute. Hain zuzen ere, apirilean egitasmoari doinu propioa jartzeko lehiaketa abiarazi zuten eta maiatzaren 17an aurkeztuko dute Basoa tabernan.

Egitaraua / Udaberriko Sormene 2024

Maiatzak 16, osteguna
Booktuber ekitaldia
10:00 Maximo Moreno Musika Eskola

Maiatzak 17, ostirala
Ikastetxeen eta euskaltegien irakurtaldi jarraitua: ‘Miñan’ (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde)
10:00 Torrezabal Kultur Etxea

Hitzaldia eta mahai-ingurua: ‘Bidasoa 2018-2023’ Fermin Muguruzaren dokumentala. Alaine Aranburu eta Amets Arzallus
10:00 Torrezabal Kultur Etxea

Kontzertua: La Basu + Sormene abestiaren aurkezpena
21:00 Basoa taberna

Maiatzak 18, larunbata
Marta Velascoren instalazioa: Hitzen euria
+ Musika zuzenean: Carmen Santamaria (pianoa) + Natalia Sanchez (flauta)
12:00 Muguru parkea

Helduentzako tailerra eta erromeria: Aiko dantza taldea
18:00 Kurtzeko plaza

Maiatzak 19, igandea
Antzerki musikala: ‘eMcumeak’ (Itxaso Paya eta Maria Rivero)
19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Gazte Egunean gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur

|

Apirilaren 27an herrian gertatutako beste eraso matxista bat salatu zuten Galdakaon // Argazkia: Aitzol Zamalloa

Maiatzaren 4an, larunbatez, Galdakaoko XII. Gazte Eguna izan zen, eta antolatzaileek salatu dutenez eraso matxista bat gertatu zen.

Horren aurrean, Udalak protokoloa aktibatu eta Momoak, Erabide, Erlantza, Ninaiz, Mairi eta Basandere talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur, maiatzak 9, 20:00etan Santi Brouard plazan.

“Zuen biolentziaz nazkatuta gaude! Berriz ere kaleak hartzeko momentua da!”, diote.

Galdakaoko Udalak erasoa “irmoki” salatu du eta adierazpen instituzionala publikatu dute udaltalde politiko guztien adostasunarekin. “Udalak babes eta laguntasun osoa adierazi nahi die erasoa jasan duen pertsonari eta haren hurrekoei”, diote.

Era berean, alderdi jeltzaleak gehitu duenez, “erasotzailea jaian parte hartzen zuten gizabanako batzuek babestu zuten, identifikaziorik izan ez zezan, Udaltzaingoaren lana larriki oztopatuz”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Sukalki eta tortilla txapelketekin amaiera eman diete Aperribaiko jaiei

|

Aperribaiko jaiak izan dira aste honetan, apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitartean. Gaur, jaien amaieran, sukalki eta tortilla txapelketak izan dira protagonista, eta bertan izan da GEURIA.

Osorik irakurri