→Galdakao

Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldiak 20 urte beteko ditu aurten

galdakao antzerki afizionatua 2017 aurkezpena

Ekainaren 2tik 8ra bitartean ospatuko da XX. Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia. Aurten bilduko duten dirua Afestta elkarteari emango diote.

Ekainaren 2tik 8ra bitartean ospatuko da Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia Torrezabal Kultur Etxean. Aurten, gainera, 20. edizioa izango da. Edizio honetan lau antzerki taldek parte hartuko dute: Aztiak, Alborada Berri, Izarra eta Galdarra-EPA Galdakao.

Ekainaren 2an Galdarra taldeak bi antzezlan aurkeztuko ditu: “Bar Manola” (Jean-Pierre Martinez) eta “Iruzurgileak” (Iñaki Aldai). Ekainaren 6an Aztiak taldearen txanda izango da eta “Sala de espera” antzezlana interpretatuko dute (Felipe Cuestara). Ekainaren 7an Alborada Berri taldeak “El fontanero ha vuelto” obra aurkeztuko du (Hugo Daniel Marcos). Eta azkenik, ekainaren 8an “Hala mi madre” (Juan Jose Alonso) eta “En la sala de espera del dentista” (Tricicle) antzezlanak taularatuko ditu Izarra taldeak.

Antzezpen guztiak 19:30ean izango dira. Publiko orokorrarentzat prezio bakarra izango da: 3 euro, eta Torrezabaleko bazkideek eta hamar pertsona edo gehiagoko taldeek, 2,5 euro ordaindu beharko dituzte.

SOLIDARIOA AURTEN ERE

Erakustaldi honek helburu solidarioa izango du aurten ere. Oraingoan Afestta elkarteari emango diote jasoko duten dirua. Tourette sindromea daukaten familien elkartea da Afestta, eta nahasmendu neurologikoa ikertu, berau ikustarazi eta terapian lan egitean datza. Gaitz honen alde lagundu nahi duenak eskuragarri izango du ‘0 ilara’ delakoa.

Jarduera hau solidarioa da orain dela lau urtetik hona, Hodei Egiluz galdakoztarraren desagerpena argitzeko helburuarekin. Ondoren lagundu dituzte: Kristal-hezurra gaitza sufritzen duen familia usansolotarra eta Asperger sindromea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak