→Galdakao

‘Moby Dick’ umeentzako antzezlana Galdakaora iritsiko da urriaren 22an

galdakao moby dick 2016 antzerkia torrezabal

Gorakada konpainiak ‘Moby Dick’ lanaren haurrentzako egokitzapena antzeztuko du urriaren 22an, larunbatez, Torrezabal Kultur Etxean.

Gorakada konpainiak ‘Moby Dick’ lanaren haurrentzako egokitzapena antzeztuko du urriaren 22an, larunbatez, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa 18:00etan hasiko da eta dagoeneko salgai daude sarrerak: 6 eta 4 euro umeek, 4,5 euro bazkideek eta 5 euro 65 urtetik gorakoek eta langabetuek.

Moby Dick – Sinopsia

Moby Dick 6 urtetik aurrerako ikusle guztientzako ikuskizuna da. Bertan, literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu gara. Eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea, izan ere, zentzugabea eta handizaleegia izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheratan murgiltzeko. Hori guztia ikusi ahalko du ikusleak elementu eszenikoak, erritmoa, umorea, musika, aktoreen lana eta Melvilleren hitzak lagun.

Ismael Pekoden ontziratuko da, Acab kapitainaren balea ontzian. Bidaian zehar, itsasoko bizimoduaren plazerez gozatuko du, lagunak egingo ditu, eta balea mota desberdinak identifikatzen ikasiko du. Baina, Acab kapitainak balea zuria harrapatzea baino ez du izango buruan eta obsesio horrek hondamendira eramango ditu bai Pekod, bai eta tripulazioa ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak