→Galdakao

Aperribai auzoan irisgarritasun-azterketak egingo ditu Galdakaoko Udalak

galdakao aperribai 2016 geuria

Azterketa honen helburua da bertan bizi direnei leku desberdinetara iristeko errazago izateko garraio mekanikoak instalatzeko proposamen zehatzagoak lortzea

Galdakaoko Udalak jakinarazi du Aperribai auzorako irisgaritasun-azterketa bat egitea aginduko duela uztailean bertan Leber plangintza eta ingeniaritza enpresari (esperientzia dauka mugikortasun jasangarriko plangintzak egiten, hala nola, Bilbon, Bermeon, Getxon eta Tolosan).

Azterketa honen helburua da bertan bizi direnei leku desberdinetara iristeko errazago izateko garraio mekanikoak instalatzeko proposamen zehatzagoak lortzea. Ikerketa honek 10.200 euroko aurrekontua izango du eta urrirako amaituta egotea aurreikusi dute.

Aperribai auzoak daukan orografiagatik, “oinezkoen joan-etorriak konplikatuak dira eta horregatik azterketa hau egin behar dela ikusi dugu“, diote udal ordezkariek. Elementu mekanikoak zein lekutan ipini behar diren jakiteko, hiru ardatz hartuko dituzte kontuan: bizilekuen kokalekua eta populazioa, zerbitzuen kokapena, eta inguruko orografiaren definizioa. 

Gora