→Galdakao

Aperribaiko jaiak, apirilaren 30etik maiatzaren 3ra bitartean

Antolatu dituzten ekintzen artean nabarmentzen dira mozorro leihaketa, kontzertuak, indaba, tortila eta paella txapelketak, txorizo eta odoloste dastaketak eta sokatira txapelketa, besteak beste.

Galdakaoko Aperribaik gaur hasiko ditu jai tradizionalak maiatzaren 3ra bitartean. Bertan ekintza eta jarduera desberdinak izango dira, auzokoen parte hartzea bilatuz.

APERRIBAIKO JAIAK 2015 – EGITARAUA

Osteguna, apirilak 30
18:00. Jaien hasiera
18:30. VIII. Mozorro Lehiaketa (Gaia: 80ko hamarkadako jaia)
19.30. Haurrentzako merienda (Telepizzaren eskutik)
21:00. Kontzertua “KURIXE” taldearekin
21:00. Txorizo dastaketa sagardao erara (Jai Batzordeak antolatuta)
22:30. Kontzertua “STAND BY” taldearekin .
00:30. IV. Oliba-hezur jaurtiketa lehiaketa

Ostirala, maiatzak 1
10:00. Partida: ezkonduak ezkongabeen aurka
10:00. III. INDABA Txapelketa
11:30. Kukurutxo Haur Futbol Torneoa
12:00. Burbuil ikuskizuna “Toby pompas solidarias”ekin
14:30. Indabak epaimahaiari aurkeztea
17:00. Bitsaren jaia
19:30. Haur berbena Luis DJarekin
21:00. Hirugihar dastaketa (Jai Batzordeak antolatuta)
21:30. Berbena publiko guztientzat
24:00. Kaltzontzilo eta kulero lasterketa

Larunbata, maiatzak 2. Txikien eguna
11:00 -14:00. Haurrentzako koltxonetak
13:00. Tortilla txapelketa (jai-gunean eginak)
13:00. Pintxo-potea txosnan
14:00. Tortilak epaimahaiari aurkeztu eta irabazleei sariak banatzea
16:00 – 19:00. Haurrentzako koltxonetak
19:00. Haurrentzako merienda
20:00. Haurrentzako dantzaldia “KROSSNO” disko mobilarekin
21:30. Odoloste dastaketa .
22:00. Dantzaldia “KROSSNO” disko mobilarekin

Igandea, maiatzak 3
10:00. Areto-futbol partida (PEÑA KALIMOTXOK ANTOLATUTA) Bazkideek soilik
10:00. Paella txapelketa (jai-eremuan eginak)
12:00. Topagunea
12:00 – 14:00 Haur marrazki lehiaketa 2016ko jai kartela aukeratzeko
14:00. Paellak epaimahaiari aurkeztea
16:00. X. bola txapelketa
17:00. I. Sokatira txapelketa
19:00. Jaien amaiera
Aperribaiko bandera eta txikien mezua puxikekin batera airera bota

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak