→Galdakao

Aperribain eta Usansolon gazteentzako Topagune berriak jarri ditu Udalak

galdakao topaguneak aperribai usansolo 2015

Gazteentzako ekipamendu berrietan Udalak 250.000 euro inbertitu ditu. Isolamendu termikoa, irisgarritasuna, led argiak eta ekipamendu berriak egokitu dituzte.

Galdakaoko Udalak lokal berriak moldatu ditu Aperribain eta Usansolon, 12 eta 15 urte bitarteko gazteek Topagune moduan erabiltzeko. Isolamendu termikoa, irisgarritasuna, led argiak eta ekipamendu berriak egokitu dituzte. 250.000 euro inbertitu ditu Udalak obra hauetan.

Aperribaiko topagune berriak Eperlandako eskoletako “maisu-etxeetako” behe-solairuetan dauden bi lonja hartzen ditu. Guztira, 140,65 metroko azalera du eta bi gelak bakarrik edo batuta erabiltzeko aukera du. Topaguneak bikoiztu egingo du bere zerbitzua eta larunbatetan ere irekiko da 17:00etatik 20:00etara. Aurrerantzago adin txikikoentzako ludoteka zerbitzua jartzeko asmoa dute. Aperribaiko obrek 103.711,66 euroko kostua izan dute.

Usansoloren kasuan, Obaba haurreskola handitu ostean, oraingo Topagunea lekuz aldatzeko beharrizana sortu da. Horretarako, 210 metroko azalera duen lokal berria egokitu dute Iturritxu kalean: 45 metroko gela bat, 50 metroko beste gela bat, biltegia, komunak eta harrera-gela ditu. Obra hauek 140.494,01 euroko kostua izan dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak