→Galdakao

Argazkiak | Euskal komikigintza ardatz duen ‘Galdakaho’ azoka martxan da Galdakaon

Irekiera ekitaldian parte-hartzaileak // Geuria

Galdakaho, ahoz ahoko azoka ireki dute gaur eta abenduaren 20ra bitartean kultur eskaintza zabala izango da ikusgai. Liburuez eta musika lanez gain, aurten euskal komikia izango da presente, hori izango baita azokaren gai nagusia. Euskal Binetak erakusketa dago ikusgai: Donostiako Koldo Mitxelena zentroko liburutegiatik datorrena, eta Mikel Begoña historialari, ikerlari eta gidoilari bizkaitarrak 2014an sortu zuena. Begoña aurkezpenean izan da, Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Amaia Ballesteros irudigileekin.

Gaurko aurkezpenean, azoka bera irekitzeaz gain, Hego Uribe eskualdeko Zuztarluze joko interaktiboaren app-a aurkeztu dute. Horretarako, Kike Amonarriz izan da bertan, Ugao, Galdakao eta Etxebarriko ikasle bikoite banarekin jokoan. Aplikazioa dagoeneko eskura daiteke Android eta IOS sistemetan, eta webgune bidez ere joka daiteke. Jokoarekin batera sortu duten maskota berria ere bertan izan da. Azoka Galdakaoko Muguru kalean dago kokatuta. Bertan karpa handi bat eta argitaletxeen zortzi stand daude. Galdakaoko udalaren Euskara eta Hezkuntza Arloak antolatzen du Galdakaho azoka.

Hemen duzu gaurko aurkezpenaren argazki-bilduma eta beherago Galdakaho azokako egitarau osoa ikusgai.

GALDAKAHO 2017, HASIERA EKITALDIA

 

GALDAKAHO, AHOZ AHOKO AZOKA 2017 – EGITARAUA

Gora