→Basauri

[Argazkiak] Hego Uribetik igaro da gaur Euskal Herriko Itzulia

Primož ROGLIč esloveniarrak irabazi du gaurko etapa Euskal Herriko Itzulian. 13:00 aldera atera dira Donostiatik eta 14:30ean sartu dira txirrindulariak Bizkaian, Ondarroatik. Ibilbidearen azken tartea Hego Uriben egin dute, Galdakaon, Basaurin eta Etxebarrin, hain zuzen.

basauri-itzulia-2017-tropela-1

Urdaibaitik ibili ondoren, Mungiara heldu dira Sollube menditik eta ondoren Bilborantz abiatu dira. Bizkaiko hiriburutik N-634 errepidea hartu dute txirrindulariek Galdakaorantz: Bengoetxe auzotik sartu, Bibero mendia igo eta gero Bilborantz egin dute berriro, kale nagusian etapa amaitzeko.

N-634 errepide gainetik, Basauri eta Etxebarri lotzen dituen zubian jende asko batu da txirrindulariak animatzera. Argazkian ikus daiteke tropela Bilbotik Biberora abiatu den unea. Iazko Espainiako Itzulian antzeko ibilbidea aukeratu zuten antolatzaileek eta bertan ere jende pilloa batu zen.

Basauri Etxebarri Galdakao Euskal Herriko Itzulia 2017

 

Basauri Etxebarri Galdakao Euskal Herriko Itzulia 2017

Basauri Etxebarri Galdakao Euskal Herriko Itzulia 2017

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|