→Galdakao

[Argazkiak] “Maila altuko” Eusko Label Pintxo lehiaketa Galdakaon

Otsailaren 23an ospatu zen Galdakaoko Ostalaritza Eskolan Eusko Label Pintxo lehiaketaren VII. edizioa. Guztira Euskal Autonomia Erkidegoko zazpi eskolek parte hartu zuten, tartean Galdakaokoa, Urtzi Jul Solis ikaslearen izenean.

Zangar krepineta Eusko Label patata harrotuarekin platera prestatu zuen Julek, baina ez zuen saririk eskuratu. “Pintxoaren ideia nagusia nirea den arren, irakasleek eta ikas- kideek lagundu didate platera osa- tzen”, dio Urtzik: “Guztira, hilabete eman dugu platera bere osotasunean prestatzen. Aldaketa eta proba asko egin ditugu itxura ona har dezan”.

Epaimahaia Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikasle ohi batzuek osatu zuten, besteak beste, Andra Mari jatetxeko Zuriñe Garciak eta Roberto Duranek, eta Topa jatetxeko Manu Jugok. Garcia eta Jugo sukaldariak bat datoz: “Egon den maila oso altua izan da eta lehiaketa oso parekatua egon da. Sukaldaritza munduan barneratzen ari diren ikasleek motibazioa bilatu behar dute eta txapelketa honek aukera ematen die”, gaineratu du Zuriñek. “Ez da erraza sukaldaritzaren eta ostalaritzaren mundua, baina ikasleek aurrera egin behar dute euren ideiak plazaratzeko”, dio Manuk.

IMG_9801

IMG_9806

IMG_9809

IMG_9825

IMG_9826

IMG_9854

IMG_9858

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak