→Galdakao

Txistulanda, Ergoien, Urizargoiti, Urtebieta eta Aperribai auzoek argiztapen berriak izango dituzte

Galdakaoko Udalak 62.000 euro inbertituko ditu udalerriko zenbait auzoetan argiztapen publikoa hobetzeko. Besteak beste, Trokatik Txistulandarako bidean, Ergoienen, Urizargoitin, Urtebietan eta Aperribain egingo ditu hobekuntza horiek.

Gaur egun dauden argien euskarriak aprobetxatuta, leku berean jarriko dituzte luminaria berriak. Gauzak horrela, orain dauden argiztapen-elementuak aldatuko dituzte eta Led teknologia aplikatuko dute argietan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak