→Galdakao

‘Babia’ haur antzerkia larunbat honetan Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean

galdakao babia antzerkia 2014

Ganso konpainiaren hitzik gabeko umorezko antzezlan hau 18:00etan hasiko da Galdakoko Torrezabal Kultur Etxean. Sarrerako prezio orokorra 5 eurokoa da, baina haurrek, bazkideek eta langabeek prezio beheratuak izango dituzte.

BABIA, umorezko antzerki-ikuskizuna, publiko guztiei zuzenduta dago, bereziki, 6 urtetik gorakoentzat. Adizkidetasunaz, lanaz eta irudimenaz diharduen eguneroko istorioa kontatzen du. “Antzezlan honek erakusten du, berba barik, BABIAn bizi direla, zurtz eginda, norbere kontuetan murgilduta, bi ezezagun bezala. Egun guztiak dira hurrengoaren modukoak, kutxaz betetako biltegi moduko honetan. Egun batean telefonoak ez du jada jotzen eta elkarri begiratu beharrean daude”.

Gora