→Galdakao

Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitarioa saritu dute erosketa eta kontratazio berdearen kudeaketagatik

Kuadeaketa-ereduen berrikuntzaren kategorian saritu dute Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua (ESI), erosketa berdean duen esperientziagatik.

Galdakao-Usansolo Ospitalea airetik // Argazkia: Ihobe

Kuadeaketa-ereduen berrikuntzaren kategorian saritu dute Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua (ESI), “erosi hobeto, iraunkorragoa izateko” erosketa berdean duen esperientziagatik.

Hamar urte baino gehiago dira Erakunde Sanitario Integratuak ingurumen-aldagaia sartu zuela bere kudeaketa-estrategian, hau da, ingurumen-irizpideekin erosi eta kontratatzea, erakundearen eraginak murrizteko. Ihobe Sozietate Publikoak adierazi duenez, “azken 3 urteetan lan hori indartu da, batetik, produktuak eta zerbitzuak erostean gero eta irizpide zorrotzagoak sartuz prozesuak hobe daitezen, eta bestetik, horietan ingurumen-aldagaia sartzea sistematiza dadin. Hala, antolaketaren prozesu guztietan ingurumen-konpromiso integrala lortu da”.

Barrualde-Galdakao ESIa 2020 Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio eta Erosketa Berdearen Programari atxikia dago, eta horri esker, ingurumenaren ikuspegitik kontratazioaren urteko plangintza indartu dezakete. Era berean, kontratazio-prozesuetan ingurumen-irizpideak barneratzeko laguntza eta aholkularitza teknikoa lortzen dute.

Ingurumen-irizpideak % 85ean

2018an ESIak lizitazioan jarritako espedienteen % 85ean ingurumen-irizpideak sartzea lortu zuen eta ingurumen-eskakizuna aldakorra izan zen, kontratatu beharreko produktu edo zerbitzuaren arabera eta merkatuan heldutasuna kontuan hartuta. Zenbait espedientetan -hala nola, ibilgailu elektrikoak erostean- irizpideak nahitaezkoak dira, eta beste batzuetan, adjudikazio-irizpideetan baloragarria izan ohi da, adibidez, osasun-materiala ez dena erostean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak