→Galdakao

Galdakaoko I. Berdintasun Saria bihar banatuko dute

galdakao berdintasun saria 2017 aurkezpena

Martxoaren 15ean, asteazkenez, banatuko dute I. Berdintasun Saria Galdakaon. Lehenengo edizio honetan zazpi hautagai daude.

Martxoaren 15ean, asteazkenez, banatuko dute Berdintasun Saria Galdakaon. Aurten lehendabiziko edizioa izango da eta sariaren helburua da udalerriko entitate, elkarte zein norbanakoek berdintasunaren alde egindako lana balioetsi eta ikustaraztea.

Otsailean hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zuen Udalak inkesta bidez eta guztira, zazpi hautagai atera dira. Saridunaren izena ez da bihar arte jakingo. Hain zuzen sari banaketan bertan jakinaraziko dute nor izango den Berdintasun Sariaren eramailea.

Ekitaldia 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean eta sarrera librea izango da. Gainera, Virginia Imaz clown-ak saio bat eskeiniko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak