→Galdakao

Berdintasun Saria jarriko du martxan Udalak eta galdakoztarrek erabakiko dute

galdakao berdintasun saria 2017 aurkezpena 0

Udalak emakume eta gizonen arteko parekidetasunaren aldeko Berdintasun Saria martxan jarriko du eta martxoaren 15ean banatuko dute.

Galdakaok Berdintasun Saria izango du hemendik aurrera. Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko sariaren lehenengo edizioa martxan jarriko du, udalerriko entitate, elkarte zein norbanakoek egindako lana balioetsi eta ikustarazteko helburuarekin.

Horretarako, udal gobernu taldeak galdakoztarren parte hartzea sustatuko du beste behin ere. Otsailaren 9tik 23ra bitartean hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da www.galdakao.eus webgunean, Torrezabal Kultur Etxean edota Esan bulegoan.

2016an berdintasunaren alde egin duen herritar bat, erakunde bat zein elkarte bat izendatu ahal izango dute galdakoztarrek. Modu horretan, Berdintasun Saria jasotzeko zergatik merezi duen aipatu beharko dute galdetegian.

Saria martxoaren 15ean

Hautagaitzak behin aurkeztuta, epaimahaiak erabakiko du zeini eman I. Berdintasun Saria. Epaimahaia osatuko dute Galdakaoko Berdintasun Batzordeak, udal gobernu taldeak eta udalerriko elkarteak, baita Bizkaiko Foru Aldundiko zein Emakundeko ordezkariak ere.

Saria martxoaren 15ean banatzea aurreikusi dute udal ordezkariek, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatuko duten egitarauaren barruan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak