→Galdakao

Lekue, Egaña, Lujanbio, Mendiluze, Bartra eta Amuriza Galdakaoko Bertso jaialdian

bilbo bertsolari txapelketa 2016 finala etxahun lekue

Abenduaren 23an Bertso jaialdia izango da Galdakaon Gabonetako programaren barruan. Besteak beste, Etxahun Lekue Bizkaiko txapeldun berria arituko da.

Abenduaren 23an, ostiralez, Bertso jaialdia izango da Galdakaon Gabonetako programaren barruan. Hain zuzen ere, Torrezabal Kultur Etxean izango da saioa 20:30ean. Bertan arituko dira: Etxahun Lekue Bizkaiko txapeldun berria, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile lanetan Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarra ibiliko da.

Galdakaoko Bertso jaialdiko sarrerak salgai daude 6 euroan eta Torrezabaleko bazkideek, gazteek eta gazte txartela daukaten gazte eta ikasleek 4,5 euro ordaindu beharko dituzte.

Argazkia: Etxahun Lekue Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean :: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak