→Galdakao

[BIDEOA] “12 Days in Idomeni”, Galdakaoko Boluntarioen bizitza errefuxiatuekin

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

Orain dela hiru hilabete, arropen eta jakien bilketa antolatu zuen GBGE Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak.

Orain dela hiru hilabete, arropen eta jakien bilketa antolatu zuen GBGE Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Jasotako guztiak Greziako Idomeni-ra eramatea zuten helburu. Esan eta egin. Aste Santuko aurreko astean, Greziara bidean jarri ziren.

Ordutik, bi hilabete daramate Idomenin eta aste honetan bukatuko dute kaxetan eramandako 18.000 arropa eta janaria banatzen. Bertan egindako lana grabatu du Javier Sobremazas zinemagileak, elkartearekin lankidetzan.

Alvaro Saiz da Idonmenin dagoen GBGEko ordezkarietako bat: “Laguntza heltzen den bitartean eta boluntarioak dauden bitartean, gu hemen geratuko gara, bertakoak laguntzen. Azken pertsona joaten den arte hemen izango gara”. Facebook-en argitaratu duten post baten bidez, eskerrak eman dizkiete Galdakaoko herritarrei, baita Udalari eta kamioia eta erremolkeak utzi dizkien Bikar Motor enpresari ere.

12 DAYS IN IDOMENI – ARGAZKIAK

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

Galdakao Boluntarioak Elkartea - 12 Days in Idomeni - Dokumentala

 

12 DAYS IN IDOMENI – TRAILERRA

12 Days in Idomeni – Trailer from Javier Sobremazas on Vimeo.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak