→Galdakao

[Bideoa] Binke! hilabetekaria sortu dute Galdakaon eta Usansolon

Abenduaren 17an aurkeztu dute ‘Galdakaho’, Ahoz Ahoko Azoka. Gaizka Uriarte kazetariak zuzendutako aurkezpenean, besteak beste, Binke! Galdakaoko eta Usansoloko hilabetekaria aurkeztu du Jon Gomez proiektuaren koordinatzaileak.

Binke! hilabetekaria euskaraz izango da eta galdakoztar guztien etxera helduko dela esan du Gomezek: “Danona izango da hilabetekaria”. Binkekide kanpaina martxan jarri dute, izan ere, “dirulaguntza publikoetatik aparte, herritarren laguntza ekonomikoa ere behar dugu”. Hortaz, urtean 36 euroko laguntza eskatzen diete herritarrei.

“Aitu elkartea sortu dugu eta elkartearen bidez argitaratuko dugu hilabetekaria”, azaldu du Jon Gomez. Urtarrilaren 20ean egingo du aurkezpena Binkek Gandasegiko aretoan. Lan moduari buruz, “bizpahiru hilez behin batzarrak deituko ditugu herritarrak edo elkarteak bertara etor daitezen eta hilabetekarian parte har dezaten”, azaldu du Gomezek.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak