→Galdakao

Bizikletentzako bigarren garbitoki publikoa irekiko dute Urreta kiroldegian

Galdakaok bizikletentzako bigarren garbitoki publikoa izango du hemendik aste batzuetara. Hain zuzen, Urreta kiroldegiaren ondoan kokatuko dute garbitokia. “Azpiegitura honek zerbitzu ona eskaintzen die bizikleta zaleei, gasolindegietara joan behar gabe”, dio Koldo Goioaga Kirol saileko zinegotziak.

Zerbitzua doakoa da eta interesdunek kiroldegiko atezaintzan mahuka erabili ahal izateko giltza eskatu beharko du, abonatu-txartela edo NANa utziz, garbitokia erabiltzen den bitartean.

Obra hau egiteko 12.000 euroko inbertsioa egin du Udalak eta Unkinako kiroldegian (Usansolo) dagoen garbitokiko prestazioak hobetzeko ere inbertsioaren zati bat bideratuko du. Usansoloko garbitokia 2015eko udan zabaldu zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak