→Galdakao

Boiseko Oinakari Dantza Taldea Galdakaoko Udaberri Jaialdian izango da

galdakao boise dantza 2016 udaberri jaialdia

Uztailaren 15ean, ostiralez, Galdakaoko Santi Brouard plazak Boisetik etorritako Oinkari Dantza Taldearen emanaldia hartuko du, Udaberri Jaialdiaren barruan

Uztailaren 15ean, ostiralez, Galdakaoko Santi Brouard plazak Boisetik (Idaho, Estatu Batuak) etorritako Oinkari Dantza Taldearen emanaldia hartuko du, Udaberri Jaialdiaren barruan. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da.

Jaialdia Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du urtero, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

11 urteko harreman estua

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak harreman estua du Boiseko Oinarin Dantza Taldearekin. 2005. urtean talde galdakoztarra gonbitu bezala Boisera joan zen eta bertan elkar ezagutu zuten. Harrezkero, birritan izan da Boiseko taldea Galdakaon eta Andra Mariko dantza irakasle batzuk ere bertara joan izan dira erakustera.

Gora