→Galdakao

Greziako errefuxiatuentzako 18.000 kilo material bidaliko ditu GBGE Elkarteak

galdakao gbge 2016 grezia errefuxiatuak edukiontzia

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara laguntza humanitarioz betetako edukiontzi bat bidaliko du urriaren 2an.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara laguntza humanitarioz betetako edukiontzi bat bidaliko du urriaren 2an, Galdakaoko Udalak eta Bilboko Portuko agintariek egindako kudeaketari esker.

Guztira, 18.000 kiloko laguntza humanitarioa jaso du GBGEk, Estatuko bestelako Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) laguntzarekin (hala nola, Alakanteko Karam, Bartzelonako Ajudem, Cacereseko Confines Solidarios, baita partikularrek jasotakoari esker, bereziki Galdakaokoak eta Bizkaiko beste udalerri batzuetakoak).

Edukiontziak oinarrizko beharrizanak betetzeko material funtseskoa izango du: janaria, neguko arropa nagusientzat zein umeentzat, garbikariak, sukaldeko tresnak eta karrikotxeak, besteak beste. Material guztia errefuxiatu-zelaietan banatuko dute, modu zuzenean eta GBGEk bertan dituen boluntarioei esker. Aurreikuspenen arabera, laguntza humanitarioa urriaren 20ra iritsiko da.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak