→Galdakao

Denbora luzez urpean zeraman gorpu bat aurkitu dute gaur Ambereseko errekan

Ambereseko poliziak jakinarazi duenez, denbora luzez uretan zeramatzan gorpu bat aurkitu dute gaur erreka hondoan lanean ari zirela. Orain dela bi urte eta erdi inguru desagertu zen bertan Hodei Egiluz gazte galdakoztarrra, baina ez da bakarra izan. Izan ere, azken urteetan bost pertsona desagertu dira Ambereseko gune horretan.

Poliziak jakinarazi du ez dakitela gorpua gizonezkoarena eta emakumezkoarena den. DNA probak egingo dizkiote gorpuari eta autopsiak argituko du nor den aurkitu dutena. Familia jakinaren gainean dagoela esan dute Ambereseko ordezkari politikoek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak