→Galdakao

“Desintoxikatu gabe”, Galdakaoko Akabu taldearen single berria

Akabu 2016. urtean Galdakaon sortutako punk-metal musika taldea da.  2017an hasi ziren kontzertuak ematen, Bizkaian batez ere. Urte bereko udan, euren lehenengo diskoa ekoitzi eta kaleratu zuten, Akabu izenburuarekin. 11 abestiz osatutako diskoa da, euskaraz abestua. Hainbat talderen laguntza izan dute diskoaren ekoizpenean: Aguraingo Kaotiko talde ospetsuko Jhony eta Aguayikok kolaboratzen dute “Alarma Social” kantan, Arkada Socialeko Hodei abeslariak “Akabu” kantan, Egurra eta Kittoko abeslariak “X” kantan, eta Iheskiden ibilitako eta gaur egun Bultz! taldean diharduen Xaguk “Gurea” kantan. Diskoa, euren hitzetan, “kañeroa” da, azkarra, letra gogorrekin hornitua.

2017ko Banden Lehiako finalistak izan dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak