→Galdakao

Disko Zopa eta heziketa-jardunaldiak Galdakaon alferrik galtzen den janariari buruz kontzientziatzeko

galdakao-hozkailu-solidarioa

Maiatzaren 13an eta 14an Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak, Udalaren babesarekin, alferrik galtzen den janariari buruz kontzientzia pizteko jardunaldiak antolatu ditu.

Maiatzaren 13an eta 14an Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE), Udalaren babesarekin, alferrik galtzen den janariari buruz kontzientzia pizteko jardunaldiak antolatu ditu.

Alde batetik, ostiralean 17:00etatik 20:00etara Euskadiko lehenengo Disko Zopa antolatuko dute Santi Brouard plazan. Bertan, arrazoi estetikoagatik saltzeko balio ez duten frutak eta barazkiak bilduko dituzte eta ondoren, boluntarioen eta herritarren laguntzarekin, plater ezberdinak prestatuko dituzte.

Bestetik, maiatzaren 14an 11:00etatik 14:00etara alferrik galtzen den janariari buruzko txostena aurkeztuko dute Gandasegiko Areto Nagusian. Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, Estatuko sei proiekturen ordezkariak etorriko dira eta arazoaren eta ondorioen gainean eztabaidatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak