→Galdakao

Eguzkibegi Ikastolak 50 urte beteko ditu 2017an

galdakao eguzkibegi 2016 eraikina

1967. urtea zen Galdakaon Eguzkibegi Ikastola errotu zenean. Haurrei euskal kulturan oinarritutako heziketa euskalduna eskeintzeko helburuarekin sortu zen

1967. urtea zen Galdakaon Eguzkibegi Ikastola errotu zenean. Haurrei euskal kulturan oinarritutako heziketa euskalduna eskeintzeko helburuarekin, guraso talde batek 1966ko uztailean ikastola sortzea erabaki zuen eta errealitate bihurtu zen 1967ko urtarrilean.

Zabaleako txaletetan eman zituen lehendabiziko pausoak Ikastolak: 35 ume eta bi andereño izan zituen hasierako ikasturteak. Urteak aurrera egin ahala, ikasle kopurua handitu zen eta 1974-75 ikasturtean 176 ziren ikasleak. “Txaleta txiki gelditu zen eta inguruetako lonjak egokitu behar izan ziren; 1977-78 ikasturtean institutuko gela batzuk ere erabili ziren. Hurrengo kurtsoan ikastola berria zabaldu zen“, dio Eguzkibegi Ikastolako historiak. Gaur egun ezagutzen dugun eraikina Egia auzoan dago, Zabaleatik kilometro batera.

2017ko urtarrilean, beraz, 50 urte beteko ditu Eguzkibegik eta hori ospatzeko ekitaldi bereziak prestatuko dituzte. Bitartean, Eguzkibegi Ikastola hautagaia da aurtengo Santakurtze jaietan pregoilaria izateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak