→Galdakao

Elexalde igerilekuetako sei erabiltzailek 40 takila apurtu dituzte eta zigorra ezarri die Udalak

galdakao elexalde igerilekuak

Espediente informatiboak zigorra ekarri die sei erabiltzaileei. Era berean, eragindako kalte materialak konpondu beharko dituzte

Galdakaoko Udalak espediente informatiboa ireki die Elexaldeko estali gabeko igerilekuko sei erabiltzaileei, ustez 40 takila apurtu dituztelakoan. Gertakaria orain dela egun batzuk gertatu zela adierazi dute Udaletik.

Espediente informatiboak zigorra ekarriko omen die sei erabiltzaileei, hala nola, kirol instalazioetako abonatu-txartela kentzea edo bertara sartzea debekatzea denbora jakin batean. Era berean, eragindako kalte materialak konpontzeko zigorra izan dezakete.

Kalteak 63 takiletan

Galdakaoko Udaleko ordezkariek diotenez, “urtero Elexaldeko kirol instalazinoek kalteak izaten dituzte, batez ere takilen inguruan“. Aurten dagoeneko beste 23 takila apurtuta agertu direla salatu dute Udaletik: “Horrelako kasuetan erantzukizunak exijituko ditugu. Horrela jokatzen dutenek gizalegez kanpoko portaera hauen ondorioak beregain hartu beharko dituzte“, azpimarratu du Koldo Goioaga Kirol arloko zinegotziak.

Gora