→Galdakao

Elurretara irteerak eta Hiru Erregeen Mahaiara igoera Gangurenekin

Ganguren Mendi Taldeak aurtengo egitaraua aurkeztu du. Otsailaren 12tik 14ra bitartean eski irteera prestatu dute Baqueira Beretera. Ostiralean, 18:45ean abiatuko dira udaletxetik eta igandean 21:00etan bueltatu. Gangureneko kideek 166 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 181. Otsailaren 28an Alto Campoo eski estaziora irteera antolatu dute 08:00etatik 17:00etara.

Hilaren 20tik 21era Nafarroara mendi-irteera antolatu dute. Larunbatean Txamantxoia (1.926 metro) mendia igoko dute eta igandean Hiru Erregeen Mahaia, Euskal Herriko mendirik garainera. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Gangurenen. Bazkideek 55 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 70.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak