→Galdakao

Eraso sexisten kontrako Flashmobeko bideoa aurkeztu du Galdakaoko Udalak

galdakao jaiak 2016 eraso sexistak flashmob 0

Irailaren 15ean, ostegunez, Galdakaoko Santakurtzak jaien baitan, eraso sexisten aurkako Flashmoba antzeztu zuten 500 lagunek Ardanza parkean.

Irailaren 15ean, ostegunez, Galdakaoko Santakurtzak jaien baitan, eraso sexisten aurkako Flashmoba antzeztu zuten 500 lagunek Ardanza parkean. Gaur, bideoaren aurkezpena egin du Galdakaoko Udalak, Begoña Ormaetxe Berdintasun arloko zinegotziaren, Borja Martinez koreografoaren eta Miren Lapont Erabide Elkarteko kidearen eskutik.

Herritarrak inplikatuko zituen ekintza indartsua nahi genuen eta parte-hartzea arrakastatsua izan da. Hemendik eskerrak eman gura dizkiegu parte hartu duten guztiei, eraso sexisten aurren ZERO tolerantzia erakutsi dutelako. Zirraragarria izan zen emakumeak, gizonak, gazteak eta nagusiak elkarrekin dantzan ikustea kamiseta horiak jantzita eta eraso sexisten aurkako jarrera erakutsiz”, dio Ormaetxek.

Gora