→Galdakao

Erdi Aroko Azoka Solidarioa antolatu dute Galdakaon irailaren 23tik 25era

galdakao gbge 2015 erdi aroko azoka solidarioa

Tartak, zukuak, krepak eta artisau-ogia eskainiko dituzte Azokan. Gainera, artisau postuak, harriak, belarrak eta beste hainbat gauza egongo da.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE), Udalarekin lankidetzan, Erdi Aroko Azoka Solidarioa antolatu du hirugarren aldiz. Irailaren 23tik 25era bitartean ospatuko da Lehendakari Agirre plazan.

Azoka solidarioa 17:ooetan irekiko dute ostiralean eta 24:00etan itxiko dute. Larunbatean eta igandean 10:00etatik aurrera zabalik egongo da (larunbatean 24:00ak arte eta igandean 20:30ak arte). Bildutako dirua Galdakaoko herritarrei zuzendutako izaera sozialeko jardueretan erabiliko dute.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|